martes, 31 de enero de 2017

Zorionak Mariam!

Mariamek 3 urte bete zituen abenduan baina urtarrilan ospatu genuen bere urtebetetzea. ZORIONAK MARIAM!!!


Albuma

viernes, 13 de enero de 2017

OLENTZERO EGUNA

Benetako Olentzero eskolara heldu baino lehen, elkartu ginen denok, gure eskolako sarreran geneukan Olentzeroari abesteko.


Albuma


Pixka bat beranduago Zabalako andereño, maisu, ikasle guztiak eta guraso batzuk kalejiraz hurbildu ziren San Martinera Olentzero eta Mari Domingirekin batera. Ze urduri geunden!!!

Jantokian bildu ginen ikasitako gabon kantak abesteko eta bukatu ondoren, Zabalako guztiak jarraitu zuten kalejirarekin, baina Olentzero eta Mari Domingi gurekin geratu ziren opariak banatzeko.


Albuma

Eraman genituen jostailuak gelara eta jolastu genuen apur bat.  UAUUUU!!! ZE POLITAK!!!


Albuma


Baina hor ez zen dena amaitu! Eguna TXOKOLATADA  batekin ospatu genuen. Aitak eta amak ere gonbidatuta egon ziren, noski!



Albuma