jueves, 11 de mayo de 2017

Liburu Eguna



Aurten liburu eguna ospatzeko bi ekintza izan dugu. Lehena ipuin kontalariarena izan zen eta bigarrena, ipuinen irakurketa. Hiru liburu zirenez, ba, hiru egunetan izan genuen irakurketa.
Hauek izan ziren: "Zein koloretakoa da musua?" eta irakurlea Fátima izan zen. "Hartza ehizatzera goaz", Lourdesi tokatu zitzaion irakurtzea eta azkenik Lucíak "Emakume erraldoia eta bele beltza" irakurri zuen. Entzutera joan baino lehenago, aukeratzen genuen ipuina eta gero, sarrera eskuan, jantokira joaten ginen aukeratutako ipuina entzutera.
Zein izango da politena?...



Lehenengo eguna

Bigarren eguna

Hirugarren eguna


martes, 9 de mayo de 2017

Zetarrak

Lourdesek ekarri digu sorpresa bat: zapata kutxa batean, hosto batzuk  eta har beltz txikitxu batzuk. Zer zen hori?
Alaznek bazekien zer ziren, bere amamak etxeak dituelako: ZETARRAK dira!!!. Kutxan ere arrautzak daude. Batzuk utzik (zuriak direnak) eta beste batzuk grisak (oraindik zetarra barruan dutenek)


Oso txikiak direnez, erabili behar izan dugu lupa bat ondo ikusteko.



















Baina nola zaintzen dira zetarrak? Informazioa bilatu genuen: Interneten, Udal liburutegitik ekarritako liburuetan, eskolako liburutegian,...





















Lehenengo gauza zen, morera hostoak topatzea (hori bakarrik jaten dutelako). Eskerrak Algortan asko daudela!
Badirudi, zetarrek pasatzen dutela denbora osoa jaten, ez dutela lorik egiten. Beraz, kontuz ibili behar gara. Noizean behin begiratu behar dugu ea hosto nahikorik duten.


Eta jaten eta jaten...  aldatu zaie kolorea. Oraindik oso txikiak dira. Baina, begira zer nolako zuloak egiten dituzte hostoetan! Jatun handiak dira.
















lunes, 8 de mayo de 2017

IPUIN KONTALARIA

Gaur Iratxe, ipuin kontalaria, etorri zaigu eskolara. Bi ipuin kontatu dizkigu. Bata, "Saguek jaten dutena" eta bestea, "Felix, beldurren biltzailea". Biak asko gustatu zaizkigu. Bigarrenarekin, nahiz eta beldurrezkoa izan, ez gara izutu. Gainera gure beldurrak margozten ibili gara eta ipuinean bezala, Iratxek ekarritako kutxa batean gorde ditugu beraietaz libratzeko. 



Albuma