jueves, 2 de marzo de 2017

Inauteriak

Pasaden ostiralean INAUTERIAK ospatu genituen J.B. Zabalan.

Erdiaroari buruz ikasten ibili ginenez, denok gai horretaz mozorrotu ginen. Denetarik izan genuen eskolan: baserriatarrak, zaldunak, printzesak eta herensugeren bat ere.





Hasieran gelan jolasean eta dantzan ibili ginen ......


Albuma
Dantza egin ondoren, Anerrek ekarritako tostadak jan genituen. Oso goxoak egon ziren!!! 
Albuma

Sabela beteta izan ondoren, torneorako prestatzen hasi ginien. Lehenengoko jokoa pilotak saskiratzearena izan zen. 
Albuma
Hurrengo jokoa, asmatzearena izan zen.
Albuma
Azkenengokoa, sagarrak jatearena izan zen. Hau zertxobait zaila izan zen baina oso dibertigarria.
Albuma
Hau izan zen gure torneoa!! Benetan, oso ondo pasatu genuen denok!!

Hainbeste jolastu ondoren, txitxiburduntzi ospatzera joan ginen. Txorixo otartekoak prest genituelarik gelan itxaroten.
Albuma
Horrela bukatu genuen egun berezi hau. Datorren urtean gehiago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada