miércoles, 15 de marzo de 2017

KAIXO GUZTIOI!!

BURU BELARRI GABILTZA GURE PROIEKTU BERRIAN, GARRAIOBIDEAK AZTERTZEN HAIN ZUZEN ERE.
HASIERAN GARRAIOBIDEI BURUZ HITZ EGITEN EGON GINEN ETA ZERRENDA BAT EGIN GENUEN EZAGUTZEN GENITUENEZ. 
ZERRENDA LUZEA IZAN ZEN


BERAIEN FUNTZIONAMENDUAZ ERE BAGENEKIEN ZERBAIT. ERREPIDETIK, ZERUTIK EDO ITSASOTIK JOATEN ZIRELA ETA BAITA, GASOLINA BEHAR ZUTELA IBILI AHAL IZATEKO.

ONDOREN, GURASOEI LAGUNTZA ESKATU GENIEN INFORMAZIOA LORTZEKO. HORRETARAKO, GUTUN BAT IDATZI GENUEN.



ALBUMA
HASTEKO JOLASEAN BILI GINEN. KUTXA HANDI BATEAN PILA BAT GARRAIO IZAN GENITUEN ETA BIDEAK EGINEZ JOLASEAN ARITU GINEN DENOK.

ALBUMA

ONDORENGO EGUNETAN, ETXETIK EKARRITAKO LIBURU, EGUNKARI ETA ALDIZKARIETATIK INFORMAZIOA ATERA GENUEN ETA GAUZA ASKOTAZ KONTURATU GINEN.
 
EKARRITAKO INFORMAZIOA

BILDUTAKO INFORMAZIOA
HURRENGO EGUNETAN, AIREKOAK, LEHORREKOAK ETA ITSASOKOAK ZIREN GARRAIOAK AZTERTZEN EGON GINEN ETA IRUDI EZBERDINAK ERABILIZ SAILKAPEN BAT EGIN GENUEN. ONDOREN, ZENBATU EGIN GENITUEN.

ALBUMA

HURRENGO EGUN BATEAN, GELAN HH3 GELTOKIA AGERTU ZEN.BERTAN INFORMAZIOA AZTERTZEKO AUKERA IZATEN DUGU ORAINDIK ETA ASKOTAN LIBURUAK IRAKURTZEKO ERE.

GELTOKIA

















ALBUMA
ONDORENGO EGUNETAN GAUZA GEHIAGO EGIN DITUGU BAINA HORI HURRENGOAN AZALDUKO DUGU.

ONDO IBILI ETA HURRENGO ARTE!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada