lunes, 20 de marzo de 2017

Kaixo berriro!!
Denok jolasten

Azkenengo asteetan garraioei buruz hainbat gauza ikasi ditugu. Hasteko,kotxeekin, moto eta hegazkinekin ibili ginen jolasten baina konturatu ginen berauek gordetzeko aparkalekurik ez genuela, beraz bat egitea oentsatu genuen. Horretarako, kartoizko kutxa bat margozten hasi ginen.

https://goo.gl/photos/HdsmHUxYLmbBGHUm8
Albuma


 Gero zutabeak egin genituen. 



Lan asko egin genuen egun hauetan, ez pentsa baina merezi izan zuen. Begira nolako aparkalekua egin genuen azkenean.
Aparkaleku dotorea!
Gero, aparkalekuarekin jolastu genuen, hainbat garraio bertan sartuz.

Aparkalekua txiki gelditu zen!!

Albuma














Oraingoz bagoaz, egun gutxi barru gehiagorekin etorriko gara!!

Ondo segi

No hay comentarios:

Publicar un comentario