sábado, 23 de diciembre de 2017

OLENTZERO EGUNA

OLENTZERO EGUNA HELDU ZEN ETA NOSKI, BASERRITARREZ JANTZITA JOAN GINEN GUZTIOK ESKOLARA.




11ETAN PATIORA JAITSI GINEN  KALEJIRAZ OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREKIN ZETOZEN ZABALAKO LAGUN GUZTIEKIN ELKARTZEKO. 
EZIN GENUEN SINESTU: OLENTZERO ETA MARI DOMINGI GUREKIN EGONGO ZIREN!!!

ALBUMA

OLENTZERORI ABESTU ONDOREN, OPARIAK BANATU ZIZKIGUN. ZE POLITAK!!! DENETARIK EKARRI ZIZKIGUN: IPUINAK, ERAIKUNTZAK SORTZEKO PIEZAK ETA ARGI MAHAI BAT BERAREKIN LAN EGITEKO BESTE JOSTAILU BATZUEKIN. 

URTARRILEAN OPARI GUZTIEKIN JOLASTEKO IRRIKITAN GAUDE!  

ALBUMA

12ETAN AITA ETA AMEKIN ELKARTU GINEN TXOKOLATE GOXO GOXO BAT HARTZEKO. UMMMMMMM!

ALBUMA


ETA HOLAN, ESKOLA AZKEN EGUNA AMAITU ZEN.

GABON ZORIONTSUAK PASA DITZAZUELA!!!




jueves, 21 de diciembre de 2017

KAX KAX KAX ATEAN


OLE OLENTZERO


GABONETAKO KARPETA

OSO KARPETA POLITA EGIN DUGU GURE LAN GUZTIAK ERAMATEKO. HONA HEMEN DUZUE!









ELURREZKO PANPINA

KOMUNEKO PAPER TUTUEKIN ELURREZKO PANPINAK EGIN DITUGU.

  • HASTEKO, TUTUAK TENPERA ZURIZ MARGOTU DITUGU.

ALBUMA


  • GERO, BEGIAK, SUDURRA ETA 3 BOTOI BELTZ ITSATSI DITUGU.

ALBUMA


  • AZKENIK, ANDEREÑOK LAGUNDU DIGU AHOA ETA BEKAINAK MARGOZTEN ETA ADAR ZATI BATZUK ITSASTEN ILEA ETA BESOAK EGITEKO.




viernes, 15 de diciembre de 2017

GABONETAKO ZUHAITZA

URTERO BEZALA, ESKOLAKO SARRERAN GABONETAKO ZUHAITZA JARRI DUGU. AURTENGOA EGITEKO, KOLORE EZBERDINETAKO KARTULINEN TIRAK ERABILI DITUGU. 


ALBUMA


jueves, 14 de diciembre de 2017

GABONETAKO POSTALA

LEHENIK, ZINTA SARTU BEHAR DUGUN ZULOAK ZULATU DITUGU.

HONEN OSTEAN, ZULOETATIK ZINTA SARTU DUGU.

GERO, IZAR HANDIA JARRI DUGU ZUHAITZAREN GAINEAN ETA TXIKIAK ZUHAITZAREN INGURUAN.

AMAITZEKO, GABONETAKO MEZUA ITSATSI DUGU POSTALAREN BARRUAN.


ALBUMA




GELAKO ATEA

GABONAK OSO HURBIL DAUZKAGU JADA ETA HORI DELA ETA ESKOLA APAINTZEN HASI GARA. 

LEHENIK, GURE GELAKO ATEA. ANDEREÑOK PROPASATU ZIGUN ATEA TXIMINIA BIHURTZEA ETA TXIMINIATIK OLENTZERO SARTZEN JARTZEA. IDEIA GUSTATU ZITZAIGUN ETA LANEAN JARRI GINEN. 

ANDEREÑOK PAPER GORRIZ ATEA FORRATZEN ZUEN BITARTEAN, GUK TXIMINIAREN GOIKALDEA, 

ALBUMA



OLENTZEROREN HANKAK

ALBUMA



ETA ADREILUAREN JUNTAK MARGOTU GENITUEN TENPERAZ. 

ALBUMA



GAUR, AZKENIK,  DENAREKIN AMAITU DUGU. 

ZE TXULA GERATU ZAIGUN GURE GELAKO ATEA! 









lunes, 11 de diciembre de 2017

ALBERTOREN URTEBETETZEA

LARUNBATEAN ALBERTOREN URTEBETETZEA IZAN ZEN ETA GAUR OSPATU DUGU GELAN. 

KOROA APAINDU OSTEAN ABESTU EGIN DIOGU ETA 3 SUZIRI BOTA DITUGU. GERO MERENDOLA IZAN DUGU. PATATA ETA GUSANITOAK SUPER GOXO EGON DIRA!


ALBUMA


ZORIONAK ALBERTO!!!

viernes, 1 de diciembre de 2017

EMAN BOSTEKO EUSKARARI!

GAUR EUSKARA EGUNA OSPATU DUGU. 

ASTEAN ZEHAR EUSKADIKO MAPA MARGOTU DUGU GELAN...

ALBUMA



ETA EUSKARAREN "E" GAINEAN GURE ESKUAK ESTANPATUZ JOAN GARA.

ALBUMA




GAUR BERTAN HH2-KOEKIN ELKARTU GARA JANTOKIAN ETA HAIEK EGINDAKO OSO HIZKI POLITAK ETA KOLORETSUAK ITSATSI DITUGU ETA NOLA ESTANPATU DITUZTEN HAIEN ESKUAK IKUSI DUGU.

ALBUMA




AZKENIK, HORMA-IRUDIA OSO OSO POLITA GERATU ZAIGU.







EMAN BOSTEKOA EUSKARARI!!!





viernes, 24 de noviembre de 2017

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

ASTE HONETAN GELAN INDARKERIARI BURUZ HITZ EGITEN EGON GARA. OSO ARGI GERATU ZAIGU EZ DELA JOTZEN, INORI EZ DIOGULA MINIK EGIN BEHAR ETA JENDEA ONDO TRATATU BEHAR DUGULA. 

HORI GOGORARAZTEKO, ZIRKULO MORE HANDI BAT MARGOTU DUGU,

ALBUMA


ETA GURE ESKUAK ESTANPATU  DITUGU BERE INGURUAN.

ALBUMA


HONETAZ GAIN, PUNTZOIZ BESTE ZIRKULO MORE BATZUK PIKATU DITUGU,

ALBUMA



ETA 2 URTEKO GELAN EGIN DITUZTENEKIN KATE POLIT BAT SORTU DUGU ESKOLAKO SARRERA APAINTZEKO.




INDARKERIRIK EZ!!!!









jueves, 16 de noviembre de 2017

GELAKO ATEA

ATEA APAINDU NAHI GENUEN. HORRETARAKO GUZTION ARTEAN BARRASKILO BAT  TENPERAZ MARGOZTEA ERABAKI GENUEN.

IKUSI NAHI DUZUE?

ALBUMA


TALDE LAN EDERRA!!!




ETA ATE POLIT POLITA GERATU ZAIGU!!!






miércoles, 15 de noviembre de 2017

TXIKI PARK

PASADEN OSTIRALEAN TXIKI PARKERA JOAN GINEN. GURE LEHENENGO TXANGOA ZEN ETA HORREGATIK  GUZTIZ EMOZIONATURIK GEUNDEN. 

AUTOBUSA HARTU GENUEN...

ALBUMA


ETA HARA HELDU GINENEAN TOPERA APROBETXATU GENUEN JOLASTEKO.

ALBUMA


PRIMERAN PASATU GENUEN!!!


ZENBAT IKASI DUGUN!

EKARRI DUGUN INFORMAZIOA HASI GARA IDAZTEN PAPER HANDIA BATEAN: BARRASKILOAREN ATALAK, JATEN DUTENAREN ZERRENDA, NOLA MUGITZEN DIREN, NOLA JAIOTZEN DIREN...


INTERNETEN ERE BIDEO BATZUK IKUSI DITUGU ETA INFORMAZIO PILA LORTU DUGU.





NOLA JATEN DUTEN




BARRASKILOEN UGALKETA




ABESTI POLIT BAT ERE AURKITU GENUEN.




ANNEK ERE ETXETIK LIBURU BAT EKARRI DU GELARA. HORTIK OSO IRUDI POLITAK ETA INFORMAZIO INTERESGARRIA ATERA DITUGU.

ALBUMA


ETA NEREAK ASKO GUSTATU ZAIGUN IPUIN BAT: "SAMMY BARRASKILOA".




FIJA ZAITEZTE AZKENEAN ZENBAT GAUZA DUGUN GURE BARRASKILOEN BAZTERREAN!




INFORMAZIO GUZTI HONEKIN GURE KONTZEPTU MAPA AMAITU ETA APAINDU DUGU.



LAN EDERRA EGIN DUGU ETA ASKO IKASI DUGU!!!


viernes, 3 de noviembre de 2017

ZORIONAK NEREA!!!

BIHAR NEREAREN URTEBETETZEA IZANGO DA ETA GAUR GELAN OSPATU DUGU. BETI BEZALA KOROA EGIN DU ETA EKARRITAKO PASTELA BANATU DU LAGUN GUZTION ARTEAN. 

PRIMERAN PASATU DUGU BERE URTEBETETZEA OSPATZEN!


ALBUMA


ZORIONAK POLITA!!!


miércoles, 18 de octubre de 2017

GAUZA GEHIAGO EKARRI DUGU!

ASTE HONETAN BESTE LAGUN BATZUEK GAUZA GEHIAGO EKARRI DUTE.

OIHANEK BARRASKILOAK AGERTZEN DIREN 2 IPUIN EKARRI DITU. 

ALBUMA


AITORREK, BARRASKILO ASKO.



BARRASKILOAK NON BIZI ZIREN PENTSATZEN IBILI GINEN. AMETSEK BELARRETAN BIZI ZIRELA ESAN ZUEN, ETA BELARRA IKUSTEKO AURREKO PATIOAN DAUDEN LORATEGIETARA IRTEN GINEN, BELARRA NON HAZTEN ZEN IKUSTEKO. HAN LURRETAN HAZTEN DELA KONPROBATU GENUEN. BERAZ, IBAIK ETA AITORREK EKARRITAKO BARRASKILOAK LURRETAN JARTZEA ERABAKI GENUEN. ETXETXO POLIT BAT PRESTATU GENIEN.

ALBUMA


AITORREK BERE BARRASKILOAK ETXETXO BARRUAN JARRI OSTEAN, IBAIK ERE BERAK EKARRITAKOAK SARTU ZITUEN. DENA PRESTATU ONDOREN, JANARIA ERE IPINI BEHAR GENIEN. IBAIK ESAN ZIGUNEZ FRUTA JATEN ZUTELA OFICERA JOAN GINEN FRUTAREN BILA. MADARIAK BAKARRIK TOPATU GENITUEN, BERAZ MADARI ZATI BATZUK JARRI GENIEN. EA JATEN  DITUZTEN!

ALBUMA


ALEXEK ERE HAINBAT BARRASKILO EKARRI DIZKIGU.

ALBUMA


ETA BRITALYK OLERKI ETA IPUIN POLIT BAT EKARRI DITU. ZE ONDO!!!

ALBUMA


ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!!