viernes, 16 de diciembre de 2016

Sofie


Gaur ospatu dugu Sofieren urtebetetzea eta Carlari eta Daniri tokatu zaie koroa egitea.













ZORIONAK  SOFIE!!!

Gabon kantak 2016

Hona hemen eskolan ikasi ditugun gabon kantak: 

OLENTZERO




OLE OLE OLENTZERO



KAS KAS ATARIAN






jueves, 1 de diciembre de 2016

Koloreak

Egun hauetan koloreak aztertzen egon gara. Guk kolore asko ezagutzen dugu: gorria, horia, beltza, zuria, berdea, urdina, morea, laranja, marroia eta arrosa.
Koleak leku guztietan daude. Gure gelan, adibidez:






  


Aurkitutako gauzak sailkatu genituen.

Zer gertatuko da koloreak nahastu egiten baditugu?



Bikote bakoitzak aukeratu zituen 2 kolore nahasteko. Zein kolore agertuko da?

Horia eta beltza?

Beltza eta zuria?  GRISA!!!

Horia eta zuria?

Gorria eta zuria?

Hauek izan ziren aurkitutako koloreak: urdin argia, grisa, laranja, berdea, hori argia,...


Beste egun batean eskola osoa arakatu genuen koloeen bila.


Jantokian
Urdina!

Pasabidean


Arrosa!

Gorria!

Zuria!

Laranja!

Berdea!

Psikogelan

Arrosa eta Zuria!

Berdea!

Urdina eta beltza!

Bideogelan

Horia!

Grisa!

Beltza!

Morea!

Eta komunean ere

Zuria!

Koloreekin bukatzeko, Lourdesek ekarri zizkigun  koloreetako "torpedoak". Jan genituen, baina lehenago lan egin genuen haiekin: zenbat kolore zeuden? Zein zen gehien zegoen kolorea? eta gutxien zegoena?

Zein da gehien ikusten den kolorea?

Zenbat kolore dago?

Hasi ginen koloreak sailkatzen,







Hori asko, zuri gutxi



Laranja eta horia, berdin!

Gero elkartu ginen alfonbran, taldeka aurkitutakoa, komentatzeko. Apuntatu genuen zein zen gehien errepikatzen zen kolorea  talde bakoitzean eta ezetz asmatu zein zen!


HORIA! izan da gehien errepikatzen zena eta zuria gutxien errepikatzen zena. Hau sorpresa! zergatik izango da? 

Bukatzeko, jan egin ditugu torpedoak. Batzuei asko gustatu zaizkie, beste batzuei ez hainbeste. begira zelako muturrak geratu zaizkigu koloretako torpedoak jan ondoren!!!


Ezetz asmatu zein koloretakoa  den Aner jaten ari dena!

Eta Sofie?











Euskara Eguna

Dakizuenez, Abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA da eta guk, ospatzeko, hormirudi bat egin genuen.

Hasi ginen zerua margotzen.





















Gero gorriz margotu genuen euritakoa.




















Amaitu ondoren euritakoa, hasi ginen neska-mutilak margozten.

Ilea






Aurpegiak










Bufandak

Txamarrak






















































Eta lehortu zenean hasi ginen, guk egindako euri tantak, itsasten.
























Txikitxuek ere, parte hartu zuten:  euri tanta gehiago eta hodeiak ere egin zituzten.














































Dena prest zegoenean, eskegi genuen eta kalera atera ginen ikustera. Primeran geratu zen!