miércoles, 26 de octubre de 2016

Otsoa

Izarok ekarri zigun  animaliei buruzko liburu bat. Egin genuen bozketa jakiteko zein zen gehien gustatzen zitzaigun animalia eta OTSOA atera zen. Baina zer dakigu otsoari buruz?
Paper handi batean apuntatu genuen eta ondoan ere, idatzi genuen zer jakin nahi genuen.


Eta non aurkitu ahal dugu informazioa? Idatzi genien gurasoei ohar bat laguntza eskatzen. Azkenean lortu genuen material pilo bat: etxeko  liburuak, Internetetik lortutako dokumentuak, udal liburutegiko liburuak, aldizkariak, bideoak,...


GURE GALDERAK

1.- Zer jaten du OTSOAK?


2.- OTSOAren tamaina

Nolakoa da otsoa? Begiratu genuen liburuetan ea zenbat neurtzen zuen otsoak. Orduan Lourdesek margotu zuen   benetako neurriekin otso bat eta hasi ginen konparatzen. Gu baino handiagoa izango da? 

Alex altuagoa da!

Aimar ere altuagoa da!
Eta lurrean etzanda ipintzen bagara? Nor izango da luzeagoa?

Aner laburragoa da

Baina Dayana luzeagoa!
3.- OTSOA beti dago bakarrik?

Ez, beti dago taldean. Ehiza egiteko ere elkarrekin doaz.



eta mugitzen direnean leku batetik bestera, hileran doaz.
Gu bezala patiora joaten garenean. Lehenengoari ALFA deitzen zaio eta buruzagia da.




Gaur nor da gure otso ALFA?


4.- Zergaitik egiten dute ulu?

Otsoek ulu egiten dute lagunei deitzeko. Izarok ekarritako bideoan, ikusi eta entzun ahal dira otsoak ulu egiten.



video

5.-  Non bizi dira OTSOAK?

Otsoak basoan bizi dira. Lurrean egiten zuloa (gordelekua) kumeak gordetzeko eta tunelak dituzte ere zuloraino heltzeko.

Otsoen janaria: saguak, oreinak, arrainak,...


Gordelekua eta  sartu eta eteratzeko tunelak


Jolasa

Carlak ekarri zigun otsoaren mozorroa. Amak lagundu zion mozorroa egiten. Guk aprobetxatu genuen "Oihane Bazterrean" jolasa egiteko. Primeran pasatu genuen!!!


 Otsoa bere etxean dago arropa janzten.





Umeek galdetzen diote:
- Otsoa prest zaude?








Otsoa prest dagoenean, korrika doa umeen atzetik baten bat harrapatzeko




"Denis D. otsoak" Aimar harrapatu du. Jango du?





jueves, 6 de octubre de 2016

Amaitu da!!!

Ikasturtea bukatu zaigu. Ze arin pasatu den! Zenbat gauza ikasi dugu eta zein ondo pasatu dugu gure lagunekin. Orain agur esatea tokatzen zaigu, edo hobe esanda GERO ARTE!. Laster helduko da iraila eta berriro elkartuko gara eskolan. Bitartean, disfrutatu  asko oporretan!!!