viernes, 27 de mayo de 2016

Gu margolari!

Hau da Friedensreich Hundertwasser. Margolari bat. Bere koadro bat gustatu zitzaigunez, denon artean kopiatzea erabaki genuen.


Man in Zahala

Lan asko geneukan egiteko. Lehenengoz, loreak egin behar genituen:



Gero pintzelez margotu genituen loreak




Baina lehenago amantala jantzi behar, arropa ez zikintzeko!


Lore guztiak bukatu ondoren, belarra egin behar genuen.


Zer falta zen koadroa osatzeko?  ETXEAK eta...

Leihoak

Teilatua

...GIZONA. Anerrek egin zigun gizona.


Den-dena amaitzeko, loreen zurtoinak falta ziren. Baina hori oso erreza zen!


Liso! BUKATUTA!


Baina arbelatik kendu behar genuen, bestela ezin genuen erabili. Eta oso handia zenez, pasabidean ipintzea pentsatu genuen.











jueves, 19 de mayo de 2016

Bisita sorpresa!

Atzo Ane etorri zen zen eskolara sorpresa batekin. Jarri zuen alfonbran kaiola bat, baina nahiz eta begiratu eta begiratu, ez genuen asmatzen zer zegoen barruan. 
Ikusi genuen tutu bat zeukala guk patioan pilotekin jolasteko daukaguna bezalakoa. Baina ez zegoen pilotarik. 
Bazeukan ere etxetxo bat. Orduan Anek hartu zuen gure hamaiketakotik sagar zati bat eta sartu zuen kaiolan. Ixilik geratu ginen eta berehala nabaritu genuen mugimendua etxetxoan. 
Azkenean ikusi genuen: SAGUTXU bat zen!!! STITCH izenekoa. Gero sartu genuen bola handi batean eta hor ibili zen bueltaka alfonbra osotik. Primeran pasatu genuen!!!


miércoles, 11 de mayo de 2016

Liburu eguna 2016

Aurten ere liburu eguna ospatzeko 3 liburu aukeratu ditugu.




Astero  bakoitzak aukeratzen zuen zein liburu irakurri nahi zuen.  


Arduradunak sarrerak banatzen zituen...

- Zein aukeratu du Edwinek?

- Tori, Edwin. Zure txartela.



- Aner, zuk aukeratu duzuna.
...eta jantokian biltzen ginen beste gelakoekin.

- Nork dauka txartel urdina?
- Eta arrosa?


Handik irakurtzera joaten ginen. Sarrera arrosa zeukatenak, Inmarekin; sarrera horia zeukatenak, Lourdesekin ; eta sarrera urdina zutenak, Fatimarekin.




Azkenean, 3 asteartetan, denak irakurtzea lortu genuen!