lunes, 25 de abril de 2016

Neskak ala mutilak?

Berdinak gara? Denak ditugu 2 hanka, 2 beso, buru 1,... Baina batzuk neskak gara eta beste batzuk mutilak. Zergatik? Ezberdintasun 1 bakarrik daukagu: neskek alua daukagu eta mutilek zakila. Jakingo dugu orduan non kokatu gure izena? Kontuz ibili! Neskak uztai urdinan eta mutilak arrosan!


Ipuin kontalaria

OSTIRALEAN LIBURU EGUNA OSPATZEKO, SORPRESA BAT IZAN GENUEN. 

BI IPUIN KONTALARI ETORRI ZITZAIZKIGUN!!! ETA GAINERA... ZABALAKO 4 ETA 5 URTEKOAK ERE HONA HURBILDU ZIREN IPUIN KONTALARIEK KONTATU ZIGUTEN HISTORIOA GUREKIN ENTZUTEKO!!!

HEGO AMERIKATIK EGINDAKO OSO BIDAI INTERESGARRIA KONTATU ZIGUTEN ETA HAINBAT ABESTI BERAIEKIN KANTATZERA ANIMATU GINTUZTEN. 

PRIMERAN EGON ZEN!


viernes, 15 de abril de 2016

Zibu berriak!!!

EGUN BATEAN GENEUKAN TXIRRISTA PATIOTIK DESAGERTU ZEN. OHHHH! ZE PENA! TXIRRISTAK ETA ZABUAK ASKO GUSTATZEN ZAIZKIGU..., BAINA ASTE SANTUKO OPORRAK HARTU AURRETIK TXIRRISTA BERRIA IPINTZEN HASI ZITZAIZKIGUN!

ADI ADI IBILI GINEN MONTAKETA GALDU NAHI EZ GENUELAKO, ETA...





EGUNA HELDU ZEN!!! tXIRRISTA BERRIA DAUKAGU!!!




TXIRRISTA ETA JOLAS BERRI BAT!



Zer daukagu aurpegian?

Badakigu zer daukagun aurpegian, baina badakigu ondo kokatzen?

Medikuak gara

Material asko daukagu giza gorputzari buruzko gauzak ikasteko. Liburuetatik aparte, Uxuek ekarri zigun aparatu bat. Zertarako zen? Bere aita medikua da eta Uxuek azaldu zigun bezala, bihotza entzuteko erabiltzen da. Izen arraroa dauka: FONENDOSKOPIOA.





Makil batzuk ere ekarri zizkigun. Hauek ahoa ikusteko ziren. Gero hartu genituen tresnak eta mediku bihurtu ginen.