jueves, 1 de diciembre de 2016

Koloreak

Egun hauetan koloreak aztertzen egon gara. Guk kolore asko ezagutzen dugu: gorria, horia, beltza, zuria, berdea, urdina, morea, laranja, marroia eta arrosa.
Koleak leku guztietan daude. Gure gelan, adibidez:






  


Aurkitutako gauzak sailkatu genituen.

Zer gertatuko da koloreak nahastu egiten baditugu?



Bikote bakoitzak aukeratu zituen 2 kolore nahasteko. Zein kolore agertuko da?

Horia eta beltza?

Beltza eta zuria?  GRISA!!!

Horia eta zuria?

Gorria eta zuria?

Hauek izan ziren aurkitutako koloreak: urdin argia, grisa, laranja, berdea, hori argia,...


Beste egun batean eskola osoa arakatu genuen koloeen bila.


Jantokian
Urdina!

Pasabidean


Arrosa!

Gorria!

Zuria!

Laranja!

Berdea!

Psikogelan

Arrosa eta Zuria!

Berdea!

Urdina eta beltza!

Bideogelan

Horia!

Grisa!

Beltza!

Morea!

Eta komunean ere

Zuria!

Koloreekin bukatzeko, Lourdesek ekarri zizkigun  koloreetako "torpedoak". Jan genituen, baina lehenago lan egin genuen haiekin: zenbat kolore zeuden? Zein zen gehien zegoen kolorea? eta gutxien zegoena?

Zein da gehien ikusten den kolorea?

Zenbat kolore dago?

Hasi ginen koloreak sailkatzen,







Hori asko, zuri gutxi



Laranja eta horia, berdin!

Gero elkartu ginen alfonbran, taldeka aurkitutakoa, komentatzeko. Apuntatu genuen zein zen gehien errepikatzen zen kolorea  talde bakoitzean eta ezetz asmatu zein zen!


HORIA! izan da gehien errepikatzen zena eta zuria gutxien errepikatzen zena. Hau sorpresa! zergatik izango da? 

Bukatzeko, jan egin ditugu torpedoak. Batzuei asko gustatu zaizkie, beste batzuei ez hainbeste. begira zelako muturrak geratu zaizkigu koloretako torpedoak jan ondoren!!!


Ezetz asmatu zein koloretakoa  den Aner jaten ari dena!

Eta Sofie?











No hay comentarios:

Publicar un comentario