martes, 2 de febrero de 2016

Hormirudia

Gure eskola apaintzeko, hormirudi erraldoia egitea pentsatu genuen, baina ez guk bakarrik. 3 urtekoek ere parte hartu behar zuten: "Itsasoa eta arrantzaleak". Zer egin behar genuen? Eskerrak etxetik ekarritako liburuetatik informazioa pilo bat atera genuela! Ikusi genuen nola izan behar zen arrantza-untzia, zer dagoen itsas azpian,..
Guri tokatu zitzaigun itsas belarrak (algak), arrainak eta marmokak egitea eta beste guztia, 3 urtekoek egin zuen. Itsasuntzia, denen artean margotu genuen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario